Sagardo Eguna Antziolan, bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 25a, 02:00

Antziola auzoan Sagardo Eguna antolatu dute bihar. Goizeko 11:30etatik aurrera, pintxoez eta sagardoaz goza­tzeko aukera izango da EPOko arkupetan. Pintxoa eta basoa nahi dituenak 3 euro ordaindu beharko ditu eta pintxoa bakarrik nahi duenak 1,50 euro. Gipuzkoako Sa­gar­dogileen Elkartearen barruan dauden Hernaniko sagardoak izango dira aukeran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!