Maiatzeko azken ostirala da gaur eta Hernaniko preso politikoen eta iheslarien eskubideen alde kontzentrazioa deitu du Herrira Mugimenduak. Kontzentrazioa iluntzeko 20:00etan izango da Gudarien plazan. Bertan, Herrirak testu bat irakurriko du eta ondoren, elizako eskaileretan, hilabete honetan urteak bete dituzten bost presoentzako argazkia aterako dute: Pitturentzat, Pakito-rentzat, Jaxirentzat, Itsaso-rentzat eta Andonirentzat. Argazkiaren ostean, primizia bezala, larunbatean grabatutako Lip Duba ikusteko aukera izango da.
Herritar guztiei kontzentraziora azaltzeko dei egiten diete Herrira Mugimenduko kideek.