Moncayora joateko, izen ematea gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 24a, 02:00

Mendiriz Mendik Moncayora (2.313 m) irteera antolatu du igandean, helduentzat, eta izena emateko azken eguna gaur da: Iturregi plaza z/g, 20:00etatik 21:00etara. Igandean Atsegindegitik abiatuko dira 06:00etan eta gauerako Hernanira itzuliko dira. Antolatzaileek kantinplora hartzeko gomendatu dute, ibilbide osoan ez baitago iturririk, monastegian izan ezik. Prezioak: bazkideek 15 euro eta bazkide ez direnek 25 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!