Bihar, 10-14 urteko neska-mutilak teknifikazio jardunaldietara azaltzeko deia

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 24a, 02:00

Hernaniko saskibaloi elkartetik gogorarazi dute, ostiraletako teknifikazio jardunaldiak ekainaren 8an bukatzen direla. Hori dela eta, 1998 eta 2002 urteen artean jaiotako neska-mutil guztiak animatu nahi dituzte ostiralean, arratsaldeko 17:00etan, Kiroldegiko atera gertura­tzeko eta jarduera ezagutzeko. Saio hauek doakoak dira eta hernaniar eta inguruko herritar guztiei irekiak dira. Hiru jardunaldi geratzen dira: bihar, ekainaren 1a eta 8a. Era berean, beste adineko jokalariak ere beraiekin harremanetan jartzera animatzen dituzte hurrengo denboraldiko taldeak osatzeari begira. Harremanetarako: 675 713 837.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!