Oriamendiko 1837ko gudari buruzko erakusketa ikusgai dago Biterin. Gertaera historiko hori modu modernoan eta eguneratuan ikusteko aukera dago, instalazio berezi bat tarteko. Erakusketa hau, Aieteko kultur etxean egon da orain arte eta atzotik ekainaren 20ra arte Biterin izango da. Hau dena, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoari eta Donostia Kulturari esker.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!