«Larunbatean, euriaz gain, Hernani elkartasunez eta alaitasunez ere blaitu zen»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 24a, 02:00

Herrira Mugimenduak ba­lorazio ezin positiboagoa egin du larunbateko Elkar­tasun Egu­naren gainean. «La­run­batean, euriaz gain, Hernani elkartasunez eta alaitasunez ere blaitu zen. Herriko edozein txokotan presoen eta iheslarien aldeko presentzia antzeman zen, ehundaka pertsona izan baitziren herriko kaleetan eta plazetan izandako ekimenetan parte har­tzera hurbildu zirenak», nabarmendu dute. Eta eskerrak eman nahi dizkiete parte hartu zuten talde, eragile eta norbanako guztiei. Eguna kross herrikoiarekin hasi zen eta ondoren Lip Dub jendetsua egin zen Kaxkoan ba­rrena. Adin, jarduera eta pen­tsakera desberdinetako 37 talde edo eragiletako lagunek har­tu zuten parte. Ekimen na­gu­sia, berriz, eguerdiko ordu batean izan zen: Goazen Pla­zara. Plaza betea zegoela, irakurritako testuan gogora ekarri zuten herriko presoen egoera eta salbuespenezko neurriak bertan behera uzteko eskatu zuten. Bazkaltzeko ordua iritsi zen ondoren eta 300 lagun bildu zi­ren. Enkantea ere egin zen eta ber­tan jasotako dirua presoentzat izango dela azaldu dute, «hai­en behar ekonomikoak arin­tzeko». Gaztetxe­ko kontzertuekin bukatu zen Elkarta­sun Eguna. «Berriz ere, garbi geratu da herri honen nahia eta iri­tzia pre­­soen egoerarekiko eta ba­kea­ren bidean eman beharreko pausoekiko. Oraingoan ere mi­l­aka eta milaka lagun izan gara Euskal Herriko pla­zetan bildu garenak per­tsona guzti­en giza eskubideak errespetatu daitezen eska­tzeko eta gure herriko etorkizunerako den­bo­ra garai be­rriak aldarrikatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!