erregularitate Torneoa ari dira jokatzen Txantxangorri elkartean eta larunbatean laugarren tiraldia izan zen Santa Barbaran, Foso Unibertsal modalitatean. Bertan, Luis Mari Cerain eta Xabier Mujika izan ziren punteri onena izan zuten ehiztariak; 25etik 23 jo zituzten biek.
Antolatzaileek azaldu dutenez, normalean baino ehiztari gutxiagok hartu zuen parte larunbateko tiraldian eta emaitzetan eragina izan zuen behe lainoak eta euriak.
Torneoa bukatzeko tiraldi bakarra geratzen da eta sailkapen orokorrean Xabier Mujika doa aurrena (73/85). Atzetik ditu, Oskar Redondo (72/85) eta Luis Mari Cerain (69/85). Hurrengo tiraldia Oiartzunen izango da Arkale zelaian eta rekorrido modalitatean ariko dira.
Larunbateko emaitzak
1. maila:
1.- Luis Mari Cerain 23/25
2.- Xabier Mujika 23/25
3.- Antonio Redondo 21/25
4.- J. Manuel Loinaz 21/25
5.- J. Antonio Aramburu 17/25
2. maila:
1.- Javier Olasagasti 22/25
2.- Oskar Redondo 21/25
3.- Gonzalo Asensio 20/25
4.- Josetxo Esnal 20/25
5.- Luis Garayar 19/25
6.- Vidal Parra 18/25
7.- Lazaro Oyarbide 18/25
8.- Javier Oscoz 17/25
9.- Angel Alberdi 16/25
10.- Ig. Aguirresarobe 16/25 11.- Juan Pedro Yeregui 15/25 12.- Joakin Apecechea 15/25