Sagardo Eguna antolatu dute Antziola auzoan, larunbatean. Goizeko 11:30etatik aurrera, pintxoez eta sagardoaz gozatzeko aukera izango da EPOko arkupetan. Prezioak: pintxoa eta basoak, 3 euro; pintxoak, 1,50 euro. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen barruan dauden Hernaniko sagardoak izango dira aukeran. Giro ederra izango dela eta herritarrei azaltzeko gonbitea luzatzen diete antolatzaileek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!