Jon Maiak zuzendutako ‘Gazta zati bat’ dokumentala ikusgai, ostiraletik igandera

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 23a, 02:00

Gazta zati bat dokumentala ikusteko aukera izango da ostiraletik igandera bitarte, Biterin. Dokumentala, Na­zioen Mundua Gipuzkoako Goierriko herri ekimenak ekoiztu du, erabakitze eskubidearen alde, eta Jon Maia bertsolariak zuzendu du.
Ostiralean 22:30etan izango da ikusgai; larunbatean, 19:30etan eta 22:30etan; eta igandean, 19:30etan.
Sinopsia: Munduan bere gaztagatik ezaguna den Eus­kal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. He­rri­tar xume batzuk, Euro­pa­ko indarkeriazko azken ga­taz­ka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio haundi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea...
Dokumentalean azaltzen dira, besteak beste, Rufi Etxeberria, Juan Jose Iba­rretxe, Brian Currin...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!