Mendiriz Mendik Moncayora (2.313 m) irteera antolatu du igandean, helduentzat, eta izena emateko aukera ostegunean izango da. Atsegindegitik 06:00etan abiatuko dira eta gauerako Hernanira itzuliko dira. Antolatzaileek kantinplora hartzeko gomendatu dute, ibilbide osoan ez baitago iturririk, motastegian izan ezik. Prezioak: bazkideek 15 euro eta bazkide ez direnek 25 euro. Izena emateko: Iturregi plaza z/g, 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!