2012ko San Antonio Jaiak iragarriko dituen kartelaren bila dabiltza Ereñotzun. Urtero bezala, lehiaketa antolatu dute eta lanak entregatzeko azken eguna ostirala da. Edonork hartu dezake parte. Baldintzak, honakoak: lanek 12 cm-ko zabalera eta 32 cm-ko altuera izatea; paperezko formatuan edo formatu digitalean aurkeztea; koloretan eta edozein modalitate artistikoan; kartelean hitz hauek agertu behar dira: San Antonio Jaiak, Ereñotzu eta 2012. Lanak Ereñotzuko kultur etxean entregatu behar dira kartazal haundi batean eta egilearen datuekin. Irabazlearentzat saria, 100 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!