Andoni Portillo eta Jokin Mujika hernaniarrak txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 22a, 02:00

Andoni Portillo eta Jokin Mujika hernaniarrek Eusko­Skills Lehiaketako lehenengo sariak lortu dituzte. Maia­tzaren 9tik 12ra izan da 2012ko EuskoSkills Lehiake­ta Ficoban, eta besteak beste, Andoaingo La Salle Berroz­pe ikastetxeko sei ikaslek hartu dute parte hainbat ka­tegoriatan. Tartean izan dira bi hernaniar txapeldunak. Portillok Ingeneritza mekanikako diseinua CADen lortu du lehenengo saria eta Mujikak Elektronikan.

18 onenen artean
EuskoSkills lehiaketan, Eus­kal Autono­mia Erkidegoko Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek zein kontzertatuek hartzen dute parte eta kategoria ezberdinetan lehia­tzen dira. Autonomia Erkidegoko lehiaketan 18 skills-etan, kategoriatan ikasle onenak aukeratzen dira eta horiek estatu mailako lehiaketara joaten dira. Beraz, bertan izango dira, besteak beste, Portillo eta Mujika. Bertan, Euro­Skills-erako edo WorldSkills-erako txartela lortu dezakete.

Gaitasunak lantzeko,
lagungarri

Andoni Portillo eta Jokin Mujika Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeko Lanbi­de Heziketako ikasleak dira.  Portillo Fabrikazio Mekani­ko Diseinua heziketa zikloan ari da eta Mujika, berriz, Elektronikan. La Salle ikastetxetik azpimarratu dutenez, Lanbide Heziketa ikastea aukeratu zuten eta gustora daude aukeratutakoarekin. «Beren arloko jakintza teknologikoetaz gain, enpresetan hain garrantzitsuak diren beste hainbat gaitasunetan trebatzen ari dira (iniziatiba, autonomia, taldeko lana, antolakuntza, ardura…) eta lehiaketa hauek, eta antzeko ekimenek, alor hauetan guztietan aurrera egiten laguntzen diete», gaineratu dute.


Inmakuladako ikasleak, bisitan
Inmakulada Ikastetxeko ikasleak ere Ficoban izan ziren maia­tzaren 10ean EuskoSkills lehiaketan. Hain zuzen, 4garren DBHko ikasleak izan ziren bertan, baina kasu honetan ez ziren lehiaketan parte hartzera joan, bisitan baizik. Ikasleen tutoreak jakinarazi duenez, Erdi mailako zikloak zer diren ikusi eta jabetzeko aukera izan zuten ikasleek. «Bertan, Lanbide Heziketako 18 familia desberdin lanean ikusteko aukera izan zuten eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu ondoren egingo dituzten ikasketak aukeratzen laguntzea espero dugu», nabarmendu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!