Jaialdi paregabea prestatu du Urumea Ikastolak igandean. Goizeko 10:30etatik aurrera, ikasleen emanaldiak, Eriz Magoaren magia, erakusketa, bazkaria, puzgarriak eta karaokea izango dira Gay Murren.
Bazkari ederra
Bazkari ederra ere izango da. Helduentzako menua: entsaladilla ganbekin/krabarroka budina maionesarekin, txerri saiheskia letxuga eta tipularekin, eta ijito besoa. Umeentzat: makarroiak, oilaskoa eta izozkia.
EGITARAUA:
10:30, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako emanaldia.
11:45, Eriz Magoa patioan. (Eguraldi txarra eginez
gero, psikomotrizitate gelan).
11:45-13:00, erakusketa
gimnasioan.
13:30, haurren bazkaria.
14:30, helduen bazkaria
Arratsaldean, puzgarriak (18:30ak arte).
17:00-19:00, Karaokea.