1512aren ondoren emakumeek bizi zuten egoera hizketagai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 22a, 02:00

Hernani Errotzen taldeak, hau da, memoria historikoaren alde lan egiten duen taldeak gogorarazi du, aurten 500 urte betetzen direla Gaztelako Albako Dukearen tropek Nafarroako erresuma inbaditu zutela eta gertatutakoaren berri emateko asmoz, ekintza ezberdinak antolatu ditu aste honetan. Gaur, esaterako, Emakumeen egoera 1512aren ondoren izeneko hitzaldia izango da. Amaia Nausiak emango ditu azalpenak 19:30etatik aurrera, Biterin.
Datorren astelehenean beste hitzaldi bat izango da: 1200-1512 konkistak Donostia-ko dokumentua.

Afaria, musika, historiari buruzko solasaldia...
ostegunean, Errioguardan

Ekintza guztien artean, na­bar­mentzekoa da ostegunean antolatu duten afari tematikoa. 20:45etan egin dute hi­tzordua Errioguar­dan. Afal­­­­du aurretik harrera egingo dute, eta ekitaldia 21:00­etan hasiko da. Na­farroako historia eta identitateari bu­ruz ariko dira, musikak la­gunduta. Ondo­ren, afaria izan­go da; eta afalostean solasaldia antolatu dute. Guz­tia 23:30ak aldera bu­­katzea aurreikusten dute. Afarirako txartelak aldez aurretik erosi behar dira, 18 euroan, eta azkeneko eguna gaur da.

Igandean Ausa Gaztelun egun pasa
Ausa Gaztelu eguna izango da igandean eta bertara joateko dei egiten diete herritarrei. 09:30etan abiatuko da mendi martxa Larraitzetik eta 11:30e­tan omenaldia izango da Ausa Gaztelun. 12:00etan fes­ta izango da Larraitzen, 13:00e­tan ekitaldia eta 14:30e­tan bazkaria (txartelak, erreserbaz).

Txartelak eta informazioa
Txartelak edo informazio gehiago nahi izanez gero: 943 55 60 11 telefonoa edo hernani@nafarroa.biz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!