Atzoko ibilaldiarekin eman zitzaion hasiera aurtengo Txalaparta Festari. Aste guztian zehar ere, hainbat ekintza izango dira: ostegunean, lehengo urteko Txalaparta Festaren inguruko DVDa aurkeztu eta proiektatuko da, 19:30etan Biterin; ostiralean, Adabegi taldearen emanaldia izango da, 19:30etan Biterin; eta larunbatean festa haundia egingo da. Ostiraleko kontzerturako eta larunbateko herri-bazkarirako txartelak aldez aurretik erosi behar dira, ondorengo puntu hauetan: Musika Eskolan, 943 33 70 50 telefonoan, edo jm-beltran@hernani.net eta soinuenea@soinuenea.org helbide elektronikoetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!