Getxoko Torneoko finala jokatu zuten larunbatean Arrieta eta Gorrotxategik, Azpiri eta Altunaren kontra. Aurkari gogorra eta trinkoarekin egin zuten topo, eta hernaniarrek ezin izan zuten horren maila altua eman. Hala ere, kontuan hartzekoa da hernaniarrek aurten jokatutako 7. finala izan dela Getxokoa.
Bestalde, Udaberriko Torneoko asteburuko partiduen balantzea ez da batere ona izan: 8 porrot eta 4 garaipen. Pagola-Loiarte bikote infantilak eta Aizpitarte eta Ezeiza seniorrek finalerako paseak lortu dituzte, baina Altuna eta Garcia jubenilak eta San Sebastian seniorra aukerarik gabe geratu dira.