Egitaraua beteta, Urnietako Gazte Festarako

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 21a, 02:00

Gaur hasi, eta igandera arte, haur eta gazteentzako milaka ekintza dago.

Gazte Festak antolatu dira aste honetarako Urnietan. Gaur bertan hasi, eta igandera arte, milaka ekintzaz gozatzeko aukera izango da.
Era berean, festak luza­tzeko asmoz, datorren astean ere, hilak 30ean, Pirritx, Po­rrotx eta Marimotots paila­zo­­ak izango dira (sarrerak salgai, Hernaniko Ametsa ileapaindegian), eta ekainaren 2an, Poxta Zahar elkartearen eskutik, paella prestaketa eta bazkaria izango dira.

Denen gustura
Gaurtik ostiralera bitartean, gaztetxoentzako milaka ekin­­tza izango dira: herri-kirolak, tailerrak, ipuin-kontaketak, pailazoak...
Jaiei hasiera ofiziala ordea, ostiralean emango zaie. Herri-kirol ginkana eta, afaria egingo dira. Larunba­tean ere, herri bazkaria egingo da. Tiketak, 23a baino lehen erosi behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!