Mugarik gabeko hilabeteko bonua, eta Lurraldebus txartelarekin ordaintzeko aukera

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 21a, 02:00

Egunean nahi adina bidaia egiteko aukera ematen du, Donostia inguruko tren zerbitzua erabiltzeko mugarik gabeko hilabeteko bonuak. Bestalde, Lurraldebus txartela erabili daiteke dagoeneko.

Hil honen hasieraz geroztik, hilabeteko abonamendu mugagabea jarri du martxan Renfe tren zerbitzuak. Bonu berri hau, Donostiako nukleoko aldiriko trenetan erabili daiteke, eta honi esker, hilabeteko bonua hartzen duenak egunean nahi adina bidaia egin ahal izango ditu; eta ez orain arte bezala, egunean joan-etorri bakar bat.
Bestalde, Lurraldebus txartela erabili daiteke dagoeneko, treneko bidaia txartelak ordaintzeko.

Mugarik gabeko bonua
Mugarik gabeko hilabeteko bonua erosi nahi duenak, NAN edota identifikazio txartelarekin erosi beharko du. Izan ere, txartelaren erabilera pertsonala da, guztiz.
Maiatzaren 1ean jarri zen martxan zerbitzu hau, eta gune bakoitzean prezio ezberdina du. Gune bakarrean mugitzen direnek 42 euro ordainduko dituzte, eta 6 guneetan bidaiatzea ahalbidetzen duten txartelek aldiz, 133 euro arteko prezioak dituzte.
Bonu hau, geltokietako leihatiletan edota auto-erosketak egiteko jarritako makinetan erosi daiteke, eta nahi izanez gero, erabiltzen hasi baino 10 egun lehenago erosi daiteke. Era berean, erosleak berak erabakitzen du zein egunetan jarriko duen mar­txan hilabeteko bonua.

Lurraldebus txartela
Dagoeneko, Lurraldebus txar­tela erabili daiteke trenerako txartelak erosteko.
Hala ere, oraingoz, leihatilan bakarrik erabili daiteke Lurraldebus txartela. Maki­ne­tan, uztailaren 1etik aurrera erabili ahal izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!