Partidu zaila izan zen atzokoa Horbel Tabernarentzat, majo sufriarazi baitzien Berako Gure Txokoa taldeak. Hala ere, 4-5 irabaztea lortu zuten hernaniarrek, eta datorren larunbatean play offeko finala jokatu dute Errenterin; Oiartzun edota Zaldibiako taldearen aurka.
Partidu gora-beheratsua
Partiduaren lehen zatian bikain aritu zen Horbel Taberna eta 1-3 irabazten iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatian ordea, etxekoen babesa nabaritu zuen Gure Txokoak. Hernaniarrei gaizki atera zitzaien jokaldi bat, eta erantzunean, 2 eta 3koa sartu zien Gure Txokoak. Denbora gutxira, berdinketa lortu zuten, eta 11 minuturen faltan, markagailua alde jarri zuten, 4 eta 3.
Horbel Tabernak denbora eskatu zuen orduan. Garaipena lortzeko gai zirela sinetsi zuten, eta hala izan zen azkenean.
Partidua amaitzeko 5 minuturen faltan, area ertzean egindako falta baten ondorioz, berdinketa lortu zuen Horbel Tabernak. Ondoren, aurkarien jokalari bat kanporatua izan zen, eta partiduaren amaiera iristeko 3 minuturen faltan, 4-5 jarri zuten markagailua. Azkenean, paly offeko finalerako pasea lortu zuten horrela, hernaniarrek.
Finalerako prest
Larunbatean jokatuko du finala Horbel Tabernak Errenterian, Oiartzun eta Zaldibiaren arteko kanporaketa irabazten duen taldearen aurka.
Ondo ari dira orain arte, eta borrokan segiko dute.