Emozioz beteriko partidua jokatu zuen Barrenetxea IVak

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 21a, 02:00

Larunbateko partidu estelarrean Barrenetxea IV hernaniarrak jokatu zuen Zeberio IIrekin, Urriza eta Zubizarretaren aurka. Partidu polita egin zuten.

Partidu bikaina jokatu zuten larunbatean, Barrene­txea IV hernaniarrak eta Zeberio IIak, Urriza eta Zubizarretaren aurka. Emo­zi­oa eta tentsioa bukaerara arte mantendu ziren, eta azkenean, Zeberio II eta Barrenetxea IV izan ziren garaile, 40-39.

Errenditu gabe
Maila antzekoa duten erremontistak dira lauak, eta larunbateko partiduan leiha estua izango zela aurreikusten zen.
Bikote gorria galtzen ari zen, 10-18. Baina indar haundiarekin jarraitu zuten, lan haundia eginez eta buruarekin jokatuz.
Horri esker, 22ra berdin­tzea lortu zuten. Partidu amaierara arte, bata bestearen atzetik ibili ziren bi bikoteak, eta azkenean, 40-39, juxtu-juxtu irabazi zuten Zeberio II eta Barrenetxea IVak, partidu estelarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!