Urumea Ikastetxean jaialdi-eguna ospatuko dute datorren igandean, hilak 27, haur, guraso eta irakasleek. Goizeko 10:30etan, haur eta lehen hezkuntzako ikasleen emanaldia ikusi ahal izango da. 11:45etan berriz, Eriz Magoaren ikuskizuna izango da. Bazkalordura arte, erakusketa bat ere izango da gimnasioan. Haurrek, 13:30etan bazkalduko dute, eta helduek, 14:30etan. Arratsaldean berriz, puzgarriak eta karaokea izango dira, 17:00etatik 19:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!