Asteazkenean, 19:00etan, Mujeres en prisión: voces desde el centro penitenciario de Pamplona liburua aurkeztuko dute Ikatza Liburugunean, Salhaketa Nafarroako kideek. 2010 eta 2011 urte bitartean, Iruñean preso egondako 28 emakumeren esperientzia eta kartzelako bizipenak kontatzen dira bertan, preso horiei egindako inkesta anonimoetan jasotako datuetan oinarrituta. Bestalde, astero bezala, asteartean liburugunea irekita egongo da 18:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!