Kantu goxoak, eskerrak emateko

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 20a, 02:00

Atzoko kontzertuarekin, eskerrak eman nahi izan zizkien Kantuzek herritar eta bazkideei.

Kantuz abesbatzak Kantuz Eguna ospatu zuen atzo. Egun horren asmoa da, abes­batzako bazkide direnei eta herritarrei kontzertu berezi bat ematea. Urteroko ohitura bihurtu den kontzertua da, hain zuzen.

Bi herrialde, 10 kantu
Bi folkloretako abestiak na­hastu zituzten atzokoan, Mila­gro­sako giroa kolorez betez. Alde batetik, Euskal He­rriko folkloreko abestiak kan­tatu zituzten, eta bestetik, fol­klore hegoamerikarretik har­tutako doinuak. Igor Arroyoren zuzendari­tza­pe­an, guztira 10 doinu interpretatu zituzten, eta txaloek agerian utzi zuten publikoa gustura egon zela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!