Korrika, dantzan eta kantuan jarri zen herria, Elkartasun Egunean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 20a, 02:00

Euria gogotik egin bazuen ere, jende askok hartu zuen parte atzo, herri krossean nahiz Lip Dubean.


Aste osoan hainbat ekitaldi egin ondoren, atzokoa izan zen Elkartasun Eguna. Goizean goiz, hernaniar uga­rik hartu zuen parte herri kross­ean. Ondoren, jende asko aritu zen kantuan eta dantzan, Lip Dubean. Bi aldiz egin zen. Emaitza ikusteko ordea, San Joanak arte itxaron behar da. Eguraldi txarrak, bazkaria, enkantea eta haur jolasak Atsegindegin egitera behartu zuen. Dena dela, giro ona izan zen nagusi. Eguna kontzer­tuekin amai­tu zen, gaz­­tetxean.

Lanean jarraitu
Antolatzaileek eskerrak eman zizkieten gerturatutakoei, eta gogorarazi zuten lanean ja­rraitu behar dela: «senideek 3 milioi km eta 120.000 euro behar dituztelako urtero presoak bisitatzeko, eta lanean segiz gero, lortuko dugulako, presoen eskubideak erres­petatzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!