Bost bolari hernaniarrek hartuko dute parte gaur, Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 19a, 02:00

Miguel Burugain, Jose Ugalde, Miguel Arrozpide, Ibon Miner eta Antonio Miner hernaniarrek lortu dute Gipuzkoako Txapelketa jokatzeko pasea. Euren abilezia gaur jarriko dute proban, txapelketa egun batekoa baita. Gipuzkoako 25 bolari onenen artean neurtuko dira, Gabirian, gaur goizean. Txapelketako zortzi bolari onenek aukera izango dute Euskadiko Txapelketa jokatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!