Erregularitate torneoa jokatzen jarraitzen dute Txantxangorri
elkarteko ehiztariek. Gaurkoan
Foso Unibertsaleko modalitatean ariko dira, Santa Barbarako
ehiza-tokian. Ehiztari bakoitzak naranja koloreko 25 plater bota beharko ditu, eta punteria onena duenak irabaziko du gaurko tiraldia. Txapelketa goizeko 10:30etan
hasiko da, eta izena emateko aukera 11:30ak arte izango da.
Izen-emateak 12 euro balio du. Ehiztari onenek sari ezberdinak izango dituzte, aukeran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!