Gure Txokoaren kontra hasiko du Horbel Tabernak gaur, play offa

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 19a, 02:00

Joan den astean eskuratu zuen pasea Horbel Tabernak play offa jokatzeko, eta gaur izango du igoera faseko aurreneko partidua. Partidua Beran jokatuko dute, Gure Txokoa taldearen kontra. Talde beterenoa da nafarra, zelaian ondo moldatzen dena. Julen Giraldo entrenatzaileak dioenez, ligako emaitza onek ez dute zerikusirik gisa honetako partiduekin: «hau beste kontu bat da. Partidu gogorragoak dira, zailagoak. Hasieratik eman behar da dena, hutsen bat eginez gero, ez baitago atzera bueltarik. Kofiantzarekin jokatu behar dugu, kontzentratuta, eta dena eman beharko dugu partidua irabazi nahi badugu». Hernaniarrek partidua irabaziz gero, azken play offa datorren astean jokatuko lukete, Euskal Ligara igotzeko. Galduz gero, denboraldia bere horretan bukatuko lukete. y
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!