Autokonpostajea bultzatzeko kanpaina, martxan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 19a, 02:00

Astigartarren ekainaren 29ra bitartean izango dute kanpainan izena emateko aukera. Bestalde, ekainaren 3an Illarra Eguna antolatu du Udalak.

350 familia inguru gonbidatu ditu Astigarragako Udalak au­tokonpostaje kanpainan parte hartzera. Etxebizita lan­da eremuan dute batzuk, eta hirigunean bizi direnek, lorategia edo eremu berderen bat dute. Udalak azaldu duenez, kanpaina bat dator hondakenen kudeaketa berria antolatzeko lanarekin. Autokonpostajea egi­ten duten familiak etxean sortzen den hondakinaren %40-50 be­rreskuratzeko aukera izango du­tela dio Udala, «ongarri abe­ratsa lotzeko aukera» alegia.

Gida, ikastaroak, hobaria...
Udalaren apustua garbia da, eta kanpainarekin bat egiten dutenenei hainbat abantaila emango dizkiete: autokonpostagailua, gida, ikastaroa, aholkularitza bi­sitak eta hobaria zaborren tasan. Izena ekainaren 29ra arte eman ahal izango da, eskutitzeko formularioa beteta edo www.astigarraga.net web orrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!