Kartzelak hustutzeko, kaleak eta plazak betetzeko dei egin dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 19a, 02:00

Hernaniko preso politi­koen eta iheslarien aldeko Elkartasun Astea gaur buka­tu­ko da Elkartasun Egunare­kin. Egun potoloa gaur da beraz, eta preso eta iheslarien esku­bideak aldarrikatzeko hainbat ekintza izango dira. Horien artean nabarmentze­koak dira eguerdiko 12:00e­tan grabatu­ko den Lip Duba eta 13:00etan izango den Goazen Plazara ekimena. Euskal Herriko txo­ko guztie­tan izango da azken ekimen hori. Aurten, Herrira Mugi­men­duak hartu du beregain Elkartasun Astea antolatzeko ardura eta herritarrei dei egiten die parte hartu dezaten eta kaleak eta plazak bete ditzaten, kartzelak hus­tu­tzeko.

Hernaniko 30 bat talderekin eta herritarrekin Lip Duba
Kaxkoan Preso eta iheslarien aldeko Lip Duba gaur grabatuko da, 12:00etatik aurrera. Kaxkoan barrena izango da: Txili, Kardaberaz Kalea, Plaza Berri, Kale Nagusia, Karkaba, Tiloseta eta Plaza. Bertan, Hernaniko 30 talde inguruk eta herritarrek hartuko dute parte. Grabazioari 13:00etan Plazan emango zaio bukaera Goazen Plazara edo Kaleak bete ekimenarekin bat eginez.

Herri krosa, bazkaria eta kontzertuak
Elkartasun ekintzak goizetik hasiko dira. Urtero bezala, 10:30etan herri krosa izango da Plazatik abiatuta (iazko argazkien bideo montajea ikusgai www.kronika.net hel­bidean). Urteroko bazkaria ere antolatu dute 15:00etan. Ondoren, enkantea eta jolasak izango dira. Eta eguna bukatzeko, kontzertuak anto­latu dituzte Kontrakantxa gaztetxean.

EGITARAUA:
10:30etan, Herri Krosa Plazatik.
12:00etan, Lip Dub grabaketa, Kaxkoan zehar.
13:00etan, Goazen Plazara.
15:00etan, herri bazkaria.
Ondoren, enkantea eta jolasak.
22:00etan, kontzertuak Kontrakantxa gaztetxean.

KALEAK BT
Tantaz tanta pausoz pauso
jantziko dugu kale oro
orain euri gero ozeano
uholderen bat badator
eskuz esku orpoz orpo
gogoa orain martxan dago
ez hadi begira jarri
eta plazara hator.
Kartzelak hustu
kaleak betetzeko
ez dugu orain
denborarik galtzeko
kaleak bete
kartzelak hustutzeko
zulo asko dugu
oraindik asetzeko.
Errepidez errepide
dabilkigu maitasuna
une orotan kalez kale
orain non dago beldurra
txingurriak garaituko du
mapak ez ditugu behar
gaur ez hadi lotsatu
eta atera plazara.
Kartzelak...
Kaleak bete
kartzelak hustutzeko,
herria bustitzen da
askatasunaren bidean
denbora garrantzitsua da
gure alde irabazteko,
aurrera pauso bat
ekintza bakoitzan,
bahiturik ditugun
senideak etxeratzeko
herritarrak gara
herritik datorren uholdea
eskakizunen zaparrada
umeak,helduak,gazteak aiton-amonak,
herri bat gara
elkartasunez goaz aurrera,
herri ekimenen
itsasora,
lapurtu ziguten askatasuna
ekar dezagun Euskal Herrira
Kartzelak hustu...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!