«Euskerak lan munduko hizkuntza ere izan behar du; eta ez soilik, eskoletan erabiltzekoa»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 19a, 02:00

Buruntzaldeako Udal eta Ikastetxeen arteko elkarla­nari esker, euskera planak sustatzeko ekimen bat jarri zen martxan, duela 10 bat urte. Bi ardatz nagusi ditu eki­menak. Batetik, ikasleak eus­ke­raz ikastera animatu nahi dituzte, baita lan mundura sartu aurretik egiten dituzten azken ikasketetan ere. Bes­tetik, Udalek, ikasketa mate­riala euskeratze­ko laguntzak ematen dituzte. Hernanin, euskeraz ikasi daitezke oso-osorik, Batxilerra eta Lanbide Heziketako zikloak, A. Iturriaga eta K. Labaka ikastetxeetan.

Euskera, lan munduan
Atzo Usurbilen emandako prentsaurrekoan, euskerak, lan munduko hizkuntza ere izan behar duela; eta ez soilik, eskoletan erabiltzekoa azpi­ma­rratu zuten Burun­tzaldeako Udal eta ikaste­txeetako ordez­kariek. «Eskoletan eta DBHn egiten den lana oso garran­tzitsua da eta lan horri bultzada emateko, Batxiler­goa eta Lanbide Heziketako zikloak euskeraz ikasteko aukera badago», gogorarazi zuten. Herna­nin, Lasarte-Orian eta Urnietan ikastetxe banatan, eta Ando­ainen 3tan, euskeraz ikasi daiteke.

Aurrematrikulazio epea zabalik
Batxilerra eta Lanbide Hezi­ketako zikloetan laster irekiko da aurrematrikulazio epea. Maiatzaren 28tik ekainaren 8ra bitartean izango da izena emateko aukera.

Materiala euskeratu
Ekimen honen barruan, ma­teriala euskeratzeko dirula­guntzak ematen dituzte Bu­runtzaldeako Udalek. Horri esker, besteak beste, Laneki tresna erabilgarri dago, www.jakinbai.com/lanbideki /hiztegia webgunean. Lanbide Heziketako materiala euske­ratuta dago bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!