Bost partidu jokatuko dira gaur. Horietako bi Hernanin, infantilenak. Beste hirurak berriz, Aginagan eta Loiolan. Azken horietan izango dira jokoan, Udaberriko Torneoko finalerako klasifikazioak.
Hernanin 2 partidu
Kiroldegian jokatuko dute gaur, 21:00etatik aurrera, Arizmendi-Urruzolak Intzako bikotearen aurka, eta Elizalde-Noble II, Gaztelekukoen kontra.
Finalerako pasea
Kanpoan seniorrek jokatuko dute, bakarka. San Sebastian Usurbilen aurka neurtuko da, 18:30etan, Aginagan. Udaberriko Torneoko finalerako pasea eskuratua du jada, baina gaurkoan irabaziz gero, taldeko lehen postuan jokatuko du finala.
Lujanbiok berriz, Alde Zaharra izango du aurkari, gaur baita ere, 19:30etan, Loiolan. Bere kasuan, beharrezkoa du irabaztea, Udaberriko Torneoko finalera pasatzeko.
Etxenikek berriz, Usurbilen kontra jokatuko du gaur, 18:30etan Aginagan.
Gran Premio Lacturable
Larunbatean, final haundi bat jokatuko da, 19:00etan, Logroñoko Adarragan. Oñatz-San Miguel, Etxeberriatarren aurka arituko dira, Lacturableko finalean.