Txalapartari historikoen etxeetatik barrena hasiko da igandean, Txalaparta Festa

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 18a, 02:00

Lasarten, goizeko 10:00e­tan hasiko da ibilaldia. Egun osoko irteera izango da, eta izena aurrez eman behar da. Ekitaldi honekin hasiko da Txalaparta Festa.

Txalapartari historikoak
Sausta, Barriola-Barkaiztegi, Egaina-txiki, Bilandegi, eta Erbitegi-Etxeberri txalapartari historikoen etxeak bisitatuko dira. Bazkaria, nork berea eraman beharko du. Baina itzulerarako, antolatzaileek me­rien­datxo bat prestatuko dute. Parte hartzeko, aurrez eman behar da izena, Hernani  Musika Eskolan, 943 33 70 50ra deituta edo ondorengo helbideetan: jm-beltran@hernani.net edo soinuenea@soinuenea.org.

Astean zehar, ekintza ugari
Festari hasiera igandeko ibilaldiak emango badio ere, datorren asteko 3 egun izango dira aurtengo Txalaparta Festako egun garrantzitsuenak. Ostegunean, 25garren Txa­­lapar­ta Festako DVDa aurkeztuko da, 19:30etan, Biterin. Ostira­le­an berriz, Ada­begi taldea entzuteko aukera izango da, 6 euroan, 19:30etan, Biterin. Estilo ugari fusionatzen dituen taldea da Adabegi, eta besteak beste, txalaparta, beste perku­sioak, dantza edota flamenkoa nahastuta osatutako emanaldia izango da ostiralekoa. Egun haundia larunbata izango da. Goizean, TTAKUN 2.1 programa informatikoaren inguruko tailerra izango da. Ondoren, kale bueltan ariko dira herriko hainbat musikari, eta txalaparta jotzeko aukera ere izango da hainbat txokotan. 14:30etan, bazkaria izango da (aldez aurretik txartelak erosi, 22 eurotan) eta ondoren, jaialdia. Bertan, bertsolariak eta eskualde osoko txalapartariak egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!