Arrastoko basurde-txakurren Euskadiko Txapelketa jokatu zen lehengo asteburuan. Bertan hartu zuten parte Arkaitz Etxarri ereñotzuarrak (argazkian, eskubi aldean), Listo txakurrarekin, eta Urko Laskoz hernaniarrak, Ron txakurrarekin (Paulino Beasainen ordez). Guztira, 16 parte-hartzaile izan ziren. Normalean arabarrak fin ibiltzen badira ere, aurtengoan, 3 bizkaitar eta 3 gipuzkoar iritsi ziren finalera, horien artean, Etxarri, Listorekin. Hirugarren egin zuten sailkapen orokorrean, eta ondorioz, uztaila bukaeran jokatuko den Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu zuten. Datorren txapelketa hori zailagoa izango da, bertan, Asturias, Kantabria edota Galiziako profesionalak aritzen baitira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!