«Lizeagarako proposatutako aparkaleku eredua Bilduk baztertzea tamalgarria da»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 18a, 02:00

Asteleheneko Hirigintza eta Ingurumen Batzordean azaldu zuen Hamaikabatek, Lizeagako aparkaleku arazoa konpontzeko proposamena.

Pasa den astelehenean, Hirigitzan eta Ingurumen Batzordearen aurrean, aurkeztu zuen Hamaikabatek bere proposamena. «Auzoan dagoen aparka­tzeko arazoari, gehiegi luzatu denari, amaiera emateko, Lizeaga kaleko ezker aldea bateriazko aparkaleku batean egokitzea» proposatu zu­en alderdiak. Batzordean ordea, Bilduren kontrako boz­kak, PSE-EEren absten­tzioa eta EAJren babesa izan zuen proposamenak. Ondo­ri­oz, «Lizeagarako proposatutako aparkaleku eredua Bil­duk baztertu izana tamalgarritzat» jo du Iñaki Arratibelek, Hamaikabat­e­ko kideak, prentsa-ohar baten bidez.

15.000 euro, nahikoak
Arratibelek dio, ulergaitza dela Udal Gobernua bateriazko aparkaleku baten proiektua idaztearen aurka egotea. Izan ere, proiektua idazteko 15.000 euro nahikoak izango direla uste baitute. Proiektua 2013an gauza­tzea aurreikusten du Ha­maikabatek. Era berean, San Antonio Paradorreko zelaia aparkaleku gisa egokitzeko garaia dela aldarrikatu dute.

Premiazko beharra
Hamaikabatek adierazi du, inbertsio txiki batekin konponbidea emango litzaiokeela, au­zoa urte luzeetan paira­tzen ari den arazoari. Horrexegatik, premiazko behar hau asetzeko, berriro ere Lizeaga kaleko ezker aldea bateriazko aparkaleku batean egokitzearen alde egingo dutela nabarmendu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!