Ziklo honetako 5 kontzertuek «harrera polita izan dute»

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 17a, 02:00

Amaitu da Hernani’n Musik ekimeneko negu-udaberriko zikloa. Antolatzaileen esanetan, «harrera polita izan dute» emanaldiek eta hurrengo denboraldian gehiago izango dira.

Urtarriletik hona bost kontzertu izan dira, Her­nani’n Musik ekimeneko negu-udaberriko zikloaren barruan. Emanaldi guztiek «harrera polita izan dutela» azpimarratu dute antolatzaileek, eta datorren denboraldirako kontzertu gehiago prestatuko dituzte.

Eskerrak
Hernaniko Udaleko Kultur Arloak eta Hernani Musika Eskola Publikoak antolatu dute Hernani’n Musik zikloa. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie ziklo osoan barrena lagun izan direnei. Hala nola, «Kutxari, musiko eta artistei, hauekin batean lanean aritu diren teknikariei eta aurkezleari, Hernaniko parrokiari, eta bereziki, musikaz goza­tzera animatu diren herritar guztiei».

Udazkenean, itzulera
Zikloaren hurrengo denboraldia udazkenean izango da. Ordurako ere, hainbat kontzertu prestatuko dituzte antolatzaileek, eta ekimenaren filosofiari jarraituz, he­rri­ko musikari gazteak ere bul­tzako dituzte. Aurten, Jon Ansorena txistularia edota Aritz Osto­la­za saxofoi-jolea en­tzun ahal izan ditugu, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!