5 hernaniar bihar, Gipuzkoako onenekin

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 18a, 02:00

Miguel Burugain, Jose Ugalde, Miguel Arrozpide, Ibon Miner eta Antonio Minerrek Gipuzkoako 25 bolari onenen artean jokatuko dute bihar goizean, Gabirin. Lehenengo 8ak, Euskadiko Txa­pel­ke­ta­ra­ko sailkatuko dira. Gipuzkoako Kopako azken tiraldia berriz, lehengo igandean jokatu zen Hernanin eta Miguel Arrozpide hernaniarrak 5garren postua eskuratu zuen. Hernaniar erregularrena berriz, Burugain izan da, 701 brilarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!