Larunbateko Lip Duberako entsaio orokorra egingo da gaur

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 17a, 02:00

Lip Duberako entsaioa 20:00etan egingo da, eta parte hartuko duten talde guztietako ordezkariei azaltzeko dei egin diete antolatzaileek. Bestalde, bertso afaria egingo da gaur, Santa Barbaran.

Elkartasun astea bete-betean da. Herenegun, herri antzerkia izan zen Biterin, eta atzo berriz, hitzaldia. Gaurko egunerako ere, ekintza bat baino gehiago antolatu da. Batetik, larunbatean grabatuko den Lip Duberako entsaioa egingo da gaur, eta bestetik, bertso afaria, Santa Barbara elkartean.

Entsaioa, 20:00etan
Larunbatean grabatuko den Lip Duba jendetsua izatea espero da. Antolatzaileek azal­dutakoaren arabera, grabazioaren ardura izango du­enak, 65 kg inguruko pisua eraman beharko du soinean. Beraz, grabazio bakarra, edo gehienez jota ere, bi egingo dira. Horrexegatik, entsaiora azaltzea garrantzitsua dela azpimarratu dute. Entsaioa gaur izango da, 20:00etan. Talde bakoitzak dagokion lekuan kokatuta egon beharko du ordu horretarako. Antolatzaileek eskaera egin dute, talde bakoitzeko pare bat ordezkari agertu daitezen, guztia ondo lotuta uzteko.

Bertso afaria
Gaur bertan, bertso afaria ere egingo da. Iluntzeko 20:00e­tan izango da, Santa Barbara elkartean.

Enkanterako gauzak uzteko epea, zabalik
Larunbata izango da asteko egunik haundiena. Enkantea egun horretan egingo da, bazkalostean, eta oraindik zabalik dago enkanterako gauzak emateko epea. Hasiera batean asteartean amaitzen zen gauzak emateko epea, baina antolatzaileek jakinarazi dute, biltoki gisa plazan jarritako lokalak za­ba­lik jarraituko duela larunbatera arte. Bada ez bada, telefono bat ere jarri dute, zerbait utzi nahi duenak antolatzaileekin harremanetan jar dadin: 635 006 275.

Larunbata, egun haundia Asteko egunik garrantzitsuena larunbata izango da, ekintza ugari antolatu baitira. Goizeko 10:30etan, presoen aldeko herri krossa egingo da. 12:00etan, Lip Duba grabatuko da, eta 13:00etan plazan emango zaio amaiera grabazioari, Plazak Bete ekimenarekin bat eginez. Herri bazkaria 15:00etan izango da. Jarraian, enkantea eta ur jolasak egingo dira, eta eguna amaitzeko, kon­tzertuak izango dira Gazte­txean, 22:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!