Idoia Ansorenak, Garazi Mugertzak, Maddalen Otaegik, eta Adriana Unanuek berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kosmodisea Lehiaketako lehen saria lortu dute.
Batxilergoko lehen mailako ikasleek osatzen dituzte bi taldeak.
Bi lehiaketek komunikazio eta teknologia arloak lantzen dituzte.
75 talderen artean, lehenak
Teknoskopioa Elhuyarrek antolatzen duen lehiaketa da. 14 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta proiektu teknologikoak garatu behar dira. Erronka da, planteatzen zaien arazo bati konponbidea bilatzea.
Bi modalitatetan hartu daiteke parte. Batetik, ikerketa-proiektua egin daiteke, hau da, arazo bati konponbidea bilatzeko ikerketa-lan bat egin behar da. Bestetik berriz, proiektu teknologikoa aurkeztu daiteke. Hau da, arazoari konponbidea emango dion produktu teknologikoa diseinatzea edota egitea.
Hernani Institutuko Zientzia eta Teknologiako Batxilergoko 1. mailako lau ikasleek, lehiaketan parte hartutako 75 taldeen artetik finalera pasa ziren 21 taldetako bat izatea lortu zuten. Fase horretan, landutako proiektua aurkezteko azoka egin zuten, EHUren Bilboko Bizkaia aretoan, eta hernaniarrak izan ziren irabazle.
Neutrinoak, Kosmodisean
Kosmodisea Lehiaketa berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du, eta unibertsitatetik kanpoko beste hezkuntza mailetara zuzenduta dago.
Idoia Ansorenak, Garazi Mugertzak, Maddalen Otaegik eta Adriana Unanuek Neutrino taldea osatu zuten parte hartzeko. Lehiaketaren helburua da informazio eta komunikazioaren teknologiak erabiliz, kultura ekintzailearekin eta digitalarekin bat datozen konpetentziak sustatzea. Parte hartzaileek, era honetako teknologiak erabili edo garatu behar izan dituzte: wikiak, blogak, bideoa, argazkia eta ahotsa editatzeko programa...
Lehiaketak kurtso osoa iraun du, eta 3 fasetan banatu da. Horietako bakoitzean, ikasleek bideo bat sortu behar izan zuten, aurreko fasetik hurrengora izandako garapena erakusteko.
Hernaniarrek naturarekiko sentsibilizazioa landu dute beren proiektuarekin, eta parte hartutako 32 talde gipuzkoarren artean lehen saria eskuratu dute.
Bideoak, interneten
Lehiaketak iraun duen bitartean Hernaniko Neutrino taldeak hainbat bideo egin behar izan ditu.
Horietan, plangintza zehatza, gidoi literarioa, gidoi teknikoa, grabaketa plana... egin behar izan dituzte, besteak beste. Horrez gain, taldearen beraren aurkezpena eta egitasmoa nola gauzatu duten ere grabatu dute. Baita fase bakoitzeko bideoa ere.
Horiek guztiak interneten daude ikusgai eta nahi duenak, Hernaniko Kronikako webgunean bertan ikusi ahal izango ditu: www.kronika.net-en .
Neutrino taldearen bideoa
- Bideoa egiteko pausuak, hemen.
- Neutrino taldearen aurkezpena.
- Lehen faseko lana.
- Bigarren faseko lana.