Hernaniko Langile Langabetuen biltzarra sortzeko lehen saiakera, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 16a, 02:00

Astelehenean, arratsaldeko 19:00etan Biterin egingo den biltzarrera azaltzeko dei egin dute Hernaniko Langile Langabetuek, taldea egituratu eta herrian aurkezteko asmoz.

Lehengo astean Oreretako Langile Langabetuen Biltza­rre­ko kideak izan ziren Herna­nin. Herriz herri antolatzeko asmoa erakutsi zuten, eta Her­na­nin hasi da talde bat mugitzen. Atzo hernaniarrak bildu ziren Tilosetan. Herriko langile langabetuak elkartu eta talde bat osatzeko asmoa erakutsi zuten, «bizi dugun krisi ekonomiko honi aurre egin eta lana eta lan baldintza egokiak eskatzeko, presioa egiteko». Datorren astelehenean Bi­terin elkartuko dira, arra­tsal­deko 19:00etan. Taldea egituratzen hasi eta helburuak finkatzen hastea da asmoa. Hernaniar guztiei bileran parte hartzeko dei egin diete.

Helburuak finkatu
Bileraren asmoa da taldea bera egituratzea eta herrian ezagutaraztea. Horretarako, bileran ba­koi­tzak ideiaren bat edo langabetu gisa egin beharreko eskakizunen bat aurkezteko eskaera egin dute. Horrela, taldea sortu, finkatu eta eskakizunak zehaztuko di­tuz­te.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!