Bazkideei eta herritarrei zuzendutako urteroko kontzertua emango dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 16a, 02:00

Euskal eta hegoamerikar folklorea nahastuko dituzte errepertorioan. Kontzertua, larunbatean izango da, 19:30etan Milagrosan. Herritarrak eta bazkideak gonbidatu dituzte bertaratzera.

Urteroko ohitura bihurtu denari jarraipena emateko as­moz, Hernaniko Kantuz abesbatzak, Kantuz Eguna antolatu du larunbat honetarako. Egun honetan, bereziki bazkideei eta baita ere, hernaniarrei zuzendutako kontzertua emango du koruak. Ema­naldia Milagrosan izango da, arratsaldeko 19:30etan.

Kantu euskaldun eta hegoamerikarrak
Kontzertu honetarako egitarau berezia prestatu du Kantuz abesbatzak. Guztira, 10 piezak osatuko dute emanaldia. Folklore euskaldun eta hegoamerikarra nahastuko dituzte bertan. Kantuak, hauek izango dira: Zure boza; El día que me quieras; Maitasun atsekabea; La Adelita; Kitolis; Ojos Brujos; Pays Basque-soule; Caminito; Te quiero eta Segalariak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!