Maiatzaren 15a izanik, San Isidro eguna ospatzen da gaur, baserritarren eguna, hain zuzen ere. Beren omenez, hainbat ekintza izango dira gaur goizean zehar. Meza eta pelota partiduak, besteak beste. Gaur egun, Udalaren esku dago egun honetako ospakizunen antolakuntza, baina, hainbat urtetan ospatu ez zen egun hau, bost hernaniarren iniziatibaz hasi zen ospatzen, hainbat urteren ondoren.
Meza eta pelota partiduak
Eguneko ospakizunak goizeko 11:00etan hasiko dira, San Joan Bataiatzailea parroki elizan egingo den meza nagusiarekin.
Ondoren, pelota partiduak izango dira Tilosetan, paletaz eta eskuz.
Neskak hasiko dira lehenengo, 11:30etan, paletaz. Goikoetxea eta Arrieta, Aburuza eta Huiziren aurka arituko dira.
Segidan, mutilak eskuz arituko dira. 12:30etan ekingo diote partiduari. Arrieta eta Grajal, Ojuel eta Gorrotxategiren aurka neurtuko dira, aurrez aurre.