Olatu Talka ekimenaren barruan hainbat kontzertu antolatu ziren pasa den asteburuan Donostian. Horien artean, ‘Hernani’ Musika Eskolako 24 txalapartari inguruk, kontzertu txikiak eman zituzten igande arratsaldean, Urgullen bueltan osatutako ibilbidean zehar.
6 gune
Urgull mendian zehar jarritako 6 gunek osatzen zuten ibilbidea. Adarra joz egiten zien dei gidariak, bertara bildutako ikus-entzuleei. Haren atzetik, gunez gune ibili ziren bertaratutakoak, eta gune bakoitzean txalapartarien emanaldiekin gozatu ahal izan zuten.
Denera, Hernani Musika Eskolako 24 bat txalapartarik jo zuten, eta baita bi albokarik ere. Txalaparta, toberak eta matxaka jo zituzten, besteak beste.
Azken gunean gainera, Gero Axular taldeko dantzariek, txalapartariek jotako Agurra eta Ezpata-dantza dantzatu zituzten.
Emanaldietako argazki eta bideoak ikusteko, sartu www.kronika.net webgunean.
26. Txalaparta Festa
Bestalde, azken urteetan Juan Mari Beltranen zuzendaritzapean Hernanin antolatu den Txalaparta Festaren 26. edizioa egingo da datorren astean, asteazkenetik ostegunera.
Hala ere, igande honetan lehen ekitaldia egindo da: txalapartari historikoen etxeetan barrena ibilaldia. Bertara joateko, eta ostiraleko kontzerturako zein larunbateko bazkarirako izena eman behar da: 943 33 70 50 telefonoan edo jm-beltran@hernani.net eta soinuenea@soinuenea.org.
![]() |
Olatu Talka |