Horbel taberna erraz nagusitu zen larunbatean, Egintza taldearen kontra 2-5 irabazita. Bi taldeek izan zituzten hasiera batean, aukerak, baina hernaniarrak nagusi izan ziren Aimar, Miguel eta Roberrek sartutako golei esker.
Garaipen honekin, Horbel tabernak pasea lortu du play offak jokatzeko, liga hirugarren postuan bukatu baitute. Larunbatean Beran jokatuko dute, eta bertan irabaziz gero, play offeko finala jokatzeko sailkatuko dira. Final hori irabazten duen taldea izango da mailaz igoko dena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!