Presoen inguruko hitzaldia, Elkartasun Astea hasteko

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 14a, 02:00

euskal preso eta iheslariei elkartasuna adierazteko astea an­tolatu du bihartik aurrera, Herrira mugimenduak. Bi­har hasiko da, Udalean 19:30­­etan izango den hi­tzal­diarekin. Preso dauden gaixo larrien eta `Parot doktrina´ aplikatu zaienen inguruan hitz egingo dute bertan; hala nola, Gari Arruar­te, Pakito, Inma eta Bal­doren kasuak aztertuko dituzte. Egun haundia larunbata izango da, eta Lip dub-a eta Goazen Plazara izango dira ekitaldi nagusiak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!