Bezeroekin hartu-emana hobetu eta marketinga lantzeko bi hitzaldi, maiatzean

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 14a, 02:00

ba al dakizu nola jarri harremanetan zure bezeroekin? Eta zein marketing estrategia erabili salmentak hobetzeko? Merkatariei zuzenduta bi hi­tzaldi antolatu ditu maiatzaren bukarean Hernaniko Merkataritzaren dinamizaziorako bulegoak. Javier More­nok emango ditu biak, Biterin, 14:30etatik 16:30etara.  

Bezeroa konbentzitzeko, 12 egi unibertsal
Nola jarri harremanetan nire bezeroarekin izango da aurreneko hi­tzaldia, maiatzaren 30ean. Bes­te pertsonetan eragiteko gai­­tasuna landuko da bertan, eta horretarako, sal­tzailearen ba­liabide psikologikoak nola aktibatu ikasiko dute. Antola­tzaileek diote, bezeroa konben­tzitzeko 12 egi unibertsal iden­tifikatu direla, eta hauek era­biliz gero, salmentak erraztu eta hobetu litezkeela.

Ia koste gabe saltzeko ideia eta teknikak
Gerra batean bezala, enpresa txikiak haundiekin lehiatu daitezkeela diote Gerrilla-marketinga hitzaldiko antola­tzaileek. Maiatzaren 31n izango da, eta bertan eraku­tsiko dute enpresa bakoitzak nola jakin dezakeen zein diren bere baliabideak. Horiek identifikatu eta ekin­tza eta helburu berriak nola zehaztu aztertuko dute, lehiakide haundi eta indar­tsuak saihesteko.

Merkataritza saltokiak modernizatzeko, laguntza eskaera

Eusko Jaurlaritzak inber­tsio-proiektu bat du mar­txan merkatariei euren es­ta­blezimenduak modernizatzen lagun­tzeko.
Lehenengo taldeko in­ber­tsioetarako, hau da, altzariak, errotuloak... %15­e­ko di­rulaguntza emango du, beti ere, proiektua 2.000 eurotik gorakoa ba­da. Bi­ga­rren taldeko inber­tsioetarako berriz, hau da, informatika apli­kazioak, sof­twareak... %20­eko dirulaguntza emango du. Kasu honetan proiektua 600 eurotik gorakoa izan beharko da.
Laguntza eskaera ekainaren 30a baino lehen egin be­har da. Informazio gehiagorako: 943 333 049 edo dina­mi­za­dor@comercio-gipuz­koa­.com
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!