Ekintzaz betetako hilabetea da maiatza, Gazte Txokoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 13a, 02:00

Aspertzeko denborarik ez da izango, hilabete honetan zehar, Hernaniko Gazte Txoko­an. Pasa den ostiral honetan bertan, pin-pon txapelketa egin zuten lokalean, eta atzo, Olin­pia­detan izan ziren, bai hezi­tzaileak eta baita gazteak ere. Datozen egunetarako, egitaraua bete-betea dute Gazte Txokoan. Alde batetik, hainbat tailer emango dira: teilak apaintzeko, kandelak egiteko, mosaikoak osatzeko... Era berean, irteera bat baino gehiago antolatu dira. Horietan lehena, gaurkoa, Saretxo mini-golfera. Bestalde, zine-emanaldiak ere izango dira, eta horrez gain, lokala irekita egoten da ia arra­tsaldero (astelehena kenduta), bertan dauden baliabideak erabili ahal izateko: futbolina, Play Station-a, pin-pon mahaia, komikiak, malabareak...

Skate parkera irteera
Antolatutako ekintzen artean, arratsalde-pasak edota egun osoko irteerak antolatzen dira Hernaniko Gazte Txokoan. Horietan lehena gaur egingo da, Saretxo mini-golfera. Maiatzeko azken asteburuan berriz, egun-pasa egingo dute, Irungo skate parkera. Trenean bertaratuko dira, eta bazkaldu ere, han egingo dute.

Tailerrak, zine-emanaldiak eta hainbat baliabide
Oraindik egunak zehaztu ez badituzte ere, hil honetan zehar hainbat film ikusteko aukera izango da, lokalean bertan. Bestalde, egun jakin batzuetan hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango da (ikusi ondoko taula). Era berean, lokala irekita egoten da, bertaratu, lagunekin egon eta bertako baliabideak erabili ahal izateko.

EGUNEROKO ESKAINTZA

- Hernaniko Gazte Txokoa 11 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi zentroa da.

- Urte osoan zehar antola­tzen diren ekintzez gain, lokalean bertan hainbat baliabidez gozatzeko aukera egoten da: aldizkariak, mahai jokoak, komikiak, malabareak, Play Station-a, pin-pon mahaia, futbolina, musika...

- Kokalekua: Aristizabal kalea 5.

- Ordutegia: asteartetik ostegunera: 17:00-20:00. Ostiraletik igandera: 17:00-21:00. Astelehenetan itxita.

-Telefonoa: 943 55 49 66.

MAIATZEKO EGITARAUA

Maitzak 13
Saretxo mini-golfera irteera, arratsalde pasa. Prezioa: 3 euro.
Maiatzak 16-17
Teilak apaintzeko tailerra.
Maiatzak 23-24
Kandelak egiteko tailerra.
Maiatzak 27
Egun-pasa, Irungo skate parkera. Trenean joan, skate parkean eta inguruan jolasean ibili, eta bertan bazkalduko dute animatzen direnek.
Maiatzak 30-31
Mosaiko tailerra.
Hilabete osoan zehar
Hainbat film ikusteko aukera izango da hilabete osoan zehar, lokalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!