Zine emanaldia izango da gaur Biterin, 7 urtetik gorakoentzako. Los vengadores izeneko abenturazko eta fikziozko pelikula izango da ikusgai 19:30etan. Iron Man, Hulk, Amerika Kapitaina... superheroien pelikulen jarraipena da Los vengadores. Marvelen superheroi guztiak elkarrekin ikusteko aukera izango da pelikula honetan. Mundua arriskuan jarriko duen ustekabeko etsai bat azalduko da eta bakea mantentzeaz arduratzen den nazioarteko agentziako zuzendariak, Nick Furiak, lehenbailehen mundua salbatuko duen talde bat elkartu beharko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!