Baserritarren eguna izango da asteartean, hau da, maiatzaren 15ean, eta azken urtetako ohiturari eutsiz, hainbat ekintza antolatu ditu Udalak.
Goizeko 11:00etan meza izango da San Joan Bataiatzailean. Ondoren, pelota partiduez gozatzeko aukera izango da Tilosetan.
Goizeko 11:30etan, neskak ariko dira paletaz: Goikoetxea eta Arrieta, Aburuza eta Huiziren aurka neurtuko dira.
Nesken partiduaren ostean, mutilen txanda izango da. Eskuz aurrez aurre izango dira Arrieta eta Grajal, eta Ojuel eta Gorrotxategi. Partidu ederrak ikusteko aukera izango da, beraz.
Bost hernaniarren iniziatiba
Azken urteetan, San Isidro Egunez goiz pasako ekintzak izatea ohiko bihurtu bada ere, zenbait urtetan ez zen ezer ospatu. Bost hernaniarrez osatutako koadrila batek izandako iniziatibari esker mantentzen da ospakizuna bizirik. Dena dela, gaur egun, Udalak du antolatzeko ardura.
EGITARAUA:
11:00etan, Meza San Joan Bataiatzailearen Elizan.
Ondoren, Tilosetan:
11:30etan, neskak paletaz: Goikoetxea-Arrieta/Aburuza-Huizi
12:30etan, mutilak eskuz: Arrieta-Grajal/Ojuel-Gorrotxategi