Hernaniko informazioa zabaltzen eta euskera indartzen jarraitzeko gogoz

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 13a, 02:00

Dobera Euskara Elkarteak hainbat egitasmo dauzka mar­txan euskeraren egoera normalizatzeko helburuarekin. Egi­tas­mo edo proiektu nagusietako bat Hernaniko Kronika da eta udara bitarte, bazkide kanpaina jarri dute abian, herritarren artean babes haundiagoa lortzeko asmoz. Izan ere, elkartearen eta egunkariaren egitasmoak aurrera atera eta etorkizunean eman beharreko pausoak eman ahal izateko beharrezkoa dute herritarren babes haundiagoa lortzea.

Kronikak 4.000 ale, ostiralean
Dobera 1993an sortu zen eta Kronika, 2000ko ekainaren 23an. Beraz, San Joan bezperan 12 urte beteko ditu. Pasa den ostiralean, berriz, 4.000ga­rren alea argitaratu zen. Orain arte lortutako guztia bazkide eta laguntzaileei esker izan da besteak beste, eta euren laguntza eskertzeko asmoz, hainbat zozketa egiten ari dira Dobera eta Kronika, astero. Egun, 472 bazkide ditu Dobera-Kronikak.

Partidu eta kontzertuetako sarrerak, liburuak, mahai jokoak...
Zozketak egungo bazkideen artean ari dira egiten, baina bazkide berriek ere aukera bera izango dute sariak eskuratzeko. Orain arte banatu diren sariak: Aldaba joka liburuaren eta DVDaren bi kopia, errugbi partidua ikusteko 6 sarrera, Kupela taldea ikusteko 4 sarrera, Mea Culpa nobelaren bi kopia eta Hernani Musika Eskola Publikoa 1985-2010 liburuaren eta diskoaren bi kopia. Azken sari horiek Kristina Barrene­txea eta Joxe Mari Tomasena­rentzat izan dira. Udara bitarte sari gehiago izango dira; besteak beste, haur edo helduentzako mahai joku ezberdinak.

35 euro, urtean
Doberak eta Kronikak esfor­tzu haundia egiten dute euren egitasmoak aurrera eramateko; esa­terako, egunkaria egunero-egunero kalean izan dadin eta herri guztiak dohainik jaso de­zan herriko informazioa, euskeraz. Horregatik, bazkideek urtero 35 euro ordaintzen dituzte.

Bazkide egiteko aukera, osteguneko ferian
Bazkide egin nahi izanez gero, bulegotik pasatzea besterik ez dago (Larramendi 11, behea). Telefonoz (943 33 08 99 edo 943 33 27 99) eta internetez ere bada aukera (www.kronika.net edo www.dobera.com). Bestalde, herritarrei lana errazteko asmoz, baliabideak jarriko ditu Dobera-Kronikak eta, besteak beste, osteguneko ferian bazkide egiteko aukera izango da.

‘Erritmoa, kazetariaren batuta’ liburua, kaleratzear
Dobera-Kronikak liburu bat argitaratuko du laster, Errit­moa, kazetariaren batuta izenekoa, Kronikaren 12 urteko ibilbidearen fruitua dena. Jexux Eizagirrek idatzi du liburua, hainbeste urtean Kro­ni­ka­ren laguntzaile izan de­nak. Kronikako albisteak oinarri hartuta, Eizagirrek lan haundia egin du, adibideak bilatzen, eta teorizatzen. Fun­tsean, honako ideia du oinarri: Hiztunetik ahalik eta ger­tuen dagoen euskera; hori da kazetariak erabili beharko lukeena. Irakurraldi batean ulertzeko moduko euskera, graziarekin idatzia, eta monotoniatik urruti dagoena. Monotoniari nola ihes egin? Esaldia nola ordenatu? Aditza non eta nola jarri? Kon­­tu ho­riek eta gehiago ida­tzi dituzte, argazkiz eta adibidez jan­tziak. Kronikaren 12 ur­teko jarduna eta idazteko mo­dua biltzen dituen liburua.

Hainbat datu esanguratsu:
Biztanle kopurua: 19.349
Kronikaren tirada: 4.600 ale egunero
Irakurle kopurua: EGMren arabera, 14.000-18.000 egunero
Dobera-Kronikako bazkide kopurua: 472
Internet erabiltzaileak: 1.500 bisita eguneko. Badira egunak 3.800 bisitakoak.
Twitter jarraitzaileak: 192
Facebook lagunak: 765

Zergatik egin bazkide?
Dobera Euskara Elkartea:
 -Munduan euskeraz eta egunero argitaratzen den egunkari
bakarra ateratzeko: Hernaniko Kronika.
- Euskeraz hitz egiteko ohitura hartu ahal izateko, Gure Artean Euskaraz egitasmoarekin. Hau da, astean behin, ordubetez, binaka
edo taldeetan elkartuz euskeraz hitz egiteko aukera izateko. Baita Gure Artean Hika ere.
- Euskeraz moldatzeko zailtasunak dituzten, kanpotik etorriak diren eta eskolaz kanpo euskeraz aritzeko aukerarik ez duten haurrek Hamaika Batuaz izan dezaten.
- Herriko ikastetxeetako gazteek hizkuntzen inguruan hausnarketa txiki bat egiteko, Motibazio Saioak izan ditzaten.
- Jolas garaian eta aisialdian euskeraren erabilera indartzeko,
Jolas eta Solasekin.
- Herriko ikastetxeetako ikasleei, ipuinak sorraraziz, irakurzaletasuna eta idazteko grina bultzatzeko, Hala Bazanekin.
- Udako oporraldian, DBHko gaztetxoek Udaleku ibiltariak izan
ditzaten.
- Neguan ere, 4-9 urteko herriko umeek euskerazko aisialdiaz
gozatzeko, Negulekuak izan ditzaten.

Hernaniko Kronika:
- Hernaniren eta hernaniarren berri egunero izateko, euskeraz eta dohainik.
- Hernaniko talde eta herritar guztiek euren ahotsa zabaltzeko
aukera izateko.
- Euskeraren normalizazioari bultzada emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!