San Antonioak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute

Kronika - Erredakzioa 2012ko mai. 13a, 02:00

San Antonio jaiak iragarriko dituen kartelaren bila dabiltza Ereñotzun. Lehiaketa antolatu dute eta edonork har dezake parte. Bete beharreko baldintzak, hauek: lanek 12 zm-ko zabalera eta 32 zm-ko altuera izatea; paperezko formatuan edo formatu di­gi­talean aurkeztea; kolo­retan eta edozein modalitate artistikoan. Kartelean hiru hitz agertu behar dira: San Antonio jaiak, Ereñotzu eta 2012. Lanak Ereñotzuko kultur etxean entregatu behar dira maiatzaren 25a baino lehen. Kartazal haundi batean aurkeztu behar dira, eta egilearen datuak barruan joango dira. Irabazlearentzat saria 100 eurokoa da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!